Sarrera honetan instituzio ezberdinen eskutik eskaintzen ditugun ikastaro eta jardunaldi irekiak eguneratuta aurkeztuko ditugu. …
Evelyn Glennyn eta aditzea
abantianBIT hau pertsona interesgarri bati eskaini diogu, Evelyn Glennie-ri hain zuzen. Evelyn Glennie erreferentziazko pertsona bat da aditzeak harremanetan duen eragina orokorrean gutxiesten dugula pentsatzen dugunontzat, eta horrexegatik gutxi eta gaizki erabiltzen dugun gaitasun bat dela uste dugunontzat.
Evelyn Glennie, behin berarekin topo egin eta gero, hotz edo epel utzi ezin zaituen pertsona horietako bat da. Bere musika ibilbidean emankortasun harrigarria erakutsi du hala ineterprete gisa nola konpositore eta musika instrumentu asmatzaile gisa, batez ere perkusio arloan. Badu, gainera, beste bizitza paraleloa, bere hitzaldiak erreferentzia bihurtu baitira, batez ere pertsonen arteko komunikazio arloan, eta bereziki entzunketarenean. Bere zeregin nagusia bizitzan, berak aitortu duen bezala, zera da: pertsonei laguntzea besteei gehiago eta hobeto entzuten ikasten.
Ezer berezirik ez orain arte bere curriculumean, ez bada, eta ez da gutxi, arrakastaz beteriko ibilbide profesionala, bi atal erabat ezberdin baina osagarritan banatuta. Harrigarriena, ordea, ondorengo datua da: 12 urtetatik Evelyn gorra da. Ondo irakurri duzu, bai, gorra da.
Evelynek esaten digu nola, gorreria zela eta, zaratak entzuteko hil edo biziko beharra sentitu zuen psikologikoki biziraun nahi bazuen, eta nola, inguruko pertsona batzuei esker, konturatzen hasi zen gai zela zaratak jasotzeko ahalmena garatzeko, bibrazio gisa entzun ere, entzute-organo sofistikatua ez ziren beste tresna batzuen bidez. Ordutik aurrera arreta osoa jarri du bere burua garatzen, musika eta soinuen laguntzaz, gorputz osoarekin eta izaera osoarekin entzun ahal izateko, eta emaitza ikusgarriak lortu ditu.
Bere musika karreraz haratago, Evelynek pentsakera eta jarduera lerro integral bat eratu du, non entzuketa den ardatz, bai gaitasun gisa eta baita pertsonen arteko komunikaziorako tresna gisa ere.
Evelynek behin eta berriz aipatzen du entzuketak duen garrantzia, nahiz eta ez zaion aitortzen, pertsonen arteko harremanetan, eta baita gure besteekiko harremanetan izan dezakeen eragin positiboa edo negatiboa ere. Ikus dezakezue bere hitzaldi bat http://www.ted.com/talks/lang/eng/evelyn_glennie_shows_how_to_listen.html, azpitituluak euskaraz edo gastelaniaz jarraitzeko aukerarekin.
Evelynen mezu honetatik abiatuz, posibilitate pilo bat zabaltzen zaizkigu: entzuteko zenbat mota dauzkagun, zeintzuk erabiltzen ditugun eta noiz, zein mekanismo, teknika edo aukera aktibatzen ditugun batzuen edo besteen aurrean, eta abar luze bat.
Garbi dagoela ematen du, dena dela, entzuketak erlazio gaitasun askorekin duela lotura, enpatiarekin esate baterako. Besteari ulermena erakusteko, beste hori ondo ulertu beharko da; eta horretarako ez dago maila altuko entzuketa baino bide hoberik.
Ba al dakizu al duzu nola pertzibitzen duten besteek zure entzuketaren kalitatea eta horren inpaktua haiek zurekin erlazionatzeko moduan ?
abantianBIT-k sortua:
Ion Uzkudun Amunarriz
Formador facilitador
tel: +34 600 51 40 32
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es