Skip to content

Zein gutxi erabiltzen den aitortza

Talde zuzendaritzetan esker ona edo errekonozimendua da hutsune handienetakoa, giro azterketa eta inkesten arabera. Ikerketek, gainera, gauza kuriosoa adierazten dute: erlazio bat emozionalki jasangarria izan dadin beharrezkoa da bi pertsonen arteko erlazioan bost mezu positibo egon daitezen mezu negatibo bakoitzaren ondoan.

Batzuetan bizitzako xehetasunak eta berezitasunak ihes egiten digute, eta ez ditugu sumatzen zein ondorio izan ditzaketen ohiki erabiltzen ditugun zenbait jarrera eta jokamoldek. Gurea den eremu profesionalean azpimarratzekoa da esker onaren hutsunea. Bezero izan ditugun enpresa eta erakunde ia guztietan Proiektuaren uneren batean agirian geratu da zein gutxi erabiltzen den langileen artean esker ona edo aitorpen profesionala, batez ere talde eta pertsonen arduradunen aldetik beren menpe dauden langileekiko.
Ohitura hauen inplikazioez kontzienteagoak izaten lagungarri izan dakiguke lan-muduarekin antzekotasunen bat duten baina ezberdinak diren bi arlotan gertatzen dena: haur psikologian eta bikote psikologian, hain zuzen. Arlo horietan lortu dute neurtzea zein proportziotan partekatu behar dituen pertsonak mezu positiboak eta negatiboak bere bikotearekin, edo aita/amak beren seme/alabekin. Eremu bietan propotzioa 5etik 1ekoa da. Ematen du proportzio hori ez bada errespetatzen, harremana “ikututa” gelditzen dela.
Haurren eta gurasoen arteko ikerketa Richard Wismenan-en eskutik heldu zaigu eta Eduard Punset dibulgatzaileak, esate baterako, aipatu egiten du,

http://www.eduardpunset.es/1065/general/hacen-falta-cinco-cumplidos-para-resarcir-un-insulto
Bestaldetik, Malcolm Gladwellek “Inteligencia Intuitiva” liburuan ( Taurus
Arg.) bikote bizitzan proportzio hori frogatzen duen Gottman-en ikerketa aipatzen du.
Proportzio hori ez betetzeak ez du eragiten beti, noski, erlazioaren apurketa. Kasu askotan hausdura oztopatzen duten beste zenbait baldintza ere ematen baitira, esate baterako, haurrek beren guraso edo tutoreekiko duten ezinbesteko beharra edota langile batek lanpostua mantentzeko duen premia.
Ondorioak sakonak eta garrantzitsuak dira, gure harremanetan gertatzen dena ulertzen laguntzen baitigute, eta bereziki lagungarriak haiek hobetzeko giltza ere ematen baitigute, hobetu nahi izanez gero beti ere.
Funtsezko galdera nahitaezkoa da: zure lankide edo adiskideei bidaltzen dizkiezun mezuetan zein propotzio dute positiboek eta negatiboek ?

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies