abantian, aurrera doazen lantaldeak
abantian 2006. urtean jaio zen Ion Uzkudun Amunarriz eta Javier Martín Aldea-ren eskutik, eta xede garbi batekin: enpresa eta erakunde ezberdinak osatzen dituzten lantaldeei laguntzea dituzten helburuetan aurrera egiten, aurkitzen dituzten zailtasun eta oztopoei aurre eginez.
Guzti horretan lantaldeei laguntzeko ezagutza, eduki, metodologia eta baliabide sorta zabal bat dugu. Bezero bakoitzak momentu bakoitzean bilatzen duena ondo aditu eta ulertzen dugu, ondoren gure zerbitzua ondo egokitzeko.
Erakunde eta lantalde bakoitza ondo ezagutzea oso gustuko dugu, bakoitzari bilatzen dituen emaitzak eta aurkitzen dituen zailtasunak ondo adituz eta ulertuz. Abiapuntu hori hartuta zerbitzu aukera ezberdinak eskaintzen ditugu beti jarrera malgu eta arduratsu batekin.