Metodologiak | [On-line ere]
Metodologia zaintzen dugu. Bezero bakoitzean, proiektu bakoitzean, egoera bakoitzean egokitzen dugun metodologia sorta zabala erabiltzen dugu. Gure garapena zaintzen dugu, hobekuntzak bilatzen ditugu, eta xehetasun guztiak zaintzen ditugu arretaz. Hemen dituzu gure lan estiloaren eta moduen ezaugarrietako batzuk:
Aurretiko ulermena
Hurbiltzen gara eta aditzen dugu. Lan enkargu bakoitzak bere egoera, lehentasun eta enfokea dauka. Guretzat funtsezkoa da.
Egokitzapena
Lan bakoitza aurretiko ulermean oinarrituta prestatzen dugu. Kasu bakoitzean gure lan eskaintza bezeroaren egoera konkretura egokitzen dugu.
Enkarguaren jabetze maila
Proiektu bakoitzak bere helburuak ditu eta emaitza batzuk bilatzen ditu. Zerbitzu bakoitza gauzatzeko erabat konprometitzen gara.
Formatzaile laguntzaile estiloa
Lantaldeei irekitzen, elkar aditzen, solasean ondo jarduten laguntzen dugu. Lantaldearen arteko komunikazio eta elkarrizketa maila asko zaintzen eta lantzen dugu, solas giro irekia eta lasaia bermatuz.
Ikaslaguntza metodologia dinamikoa eta erakargarria
Gure tailerrak biziak eta arinak dira. Ikasketa baliabide sorta zabala erabiltzen dugu. Ariketak, jolasak, dinamikak eta aktibitate mota ezberdinak. Parte hartzaile guztiak irekitzen dira eta sartzen dira dinamikan.
Eredu, teknika eta erramintak eskaintzen ditugu
Gai bakoitzaren inguruan jarraibide konkretuak eskaintzen ditugu profesional bakoitzak bere lan eremuan aplikatu ahal izateko. Gure garapena ere zaintzen dugu, gure eremuan dauden berrikuntzak jarraituz. Gida eta jarraibide atseginak eskaintzen ditugu.
Ikasketa bibentziala , eraginkorra eta sostengarria
Gure tailerrak oso dinamikoak dira. Ariketa, dinamika eta jolas bibentzialak erabiltzen ditugu, bezero enkargu bakoitzean egokitzen direnak, arreta haundiz aztertuak eta lan transferentzia on bat bermatzeko bideratuak. Ikasketa bibentziala eraginkorragoa da, atseginagoa, sakonagoa eta iraunkorragoa.
Kontzientzia, jabetze mailak eta erantzukizun mailak handitu
Partaide bakoitzari bere lan ohituretaz, komunikazio gaitasunetaz, lankidetza joerataz eta testuinguruaz jabetzen laguntzen diogu, sakon. Kontzientzia hartze eta jabetze horretatik abiatuta errealitatean hobeto erantzuteko erabakiak hartzen laguntzen diogu bakoitzari.
Lan tailer kontzeptua eta lan emaitzen bilketa eta transferentzia
Lantalde bakoitzarekin adostutako emaitza, produkzio eta aurrera pausuak sortzen laguntzen dugu: konklusio eta ondorioak, jarraibideak, konpromisoak, hobekuntza jarduerak, ekintza planak edo eta erabaki sortak.
Eskarmentua badugu, 20 urte baino gehiago bidean
2o urte baina gehiago daramatzagu lantalde garapenean lanean, bezero enkarguak jaso eta betetzen. Ehundaka lantalde eta milaka langile garatzen lagundu dugu. Gaiak, gertakariak, egoerak ezagutzen ditugu. Eta astero astero ikasten jarraitzen dugu.
Formatzaile laguntzaile bakarrarekin edo birekin lan egiteko aukera
Tailerrak eramateko bi aukera eskaintzen ditugu, formatzaile laguntzaile bakarrarekin edo birekin. Kasu bakoitzean bezeroarekin batera aztertu eta erabakitzen dugu komenigarriena den aukera.
Hizkuntza eta mugikortasuna
Gure zerbitzuak euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez eskaini ditzakegu. Bezeroak behar duen tokian egiten dugu lan, nonahi, Espainia osoan ibili gara, Frantzian, Alemanian, baita Txinan ere.
Antolatzaileei deialdia prestatzeko eta bideratzeko laguntza
Partaideei deialdia jakinarazteko baliabide eta pizgarriak eskaintzen ditugu: gaiekin sentsibilizatzeko materialak, bideo, idatzi, web pribatu eta horrelakoak.
Proiektu osoan lankidetza jarraia
Antolatzaile eta erosleari laguntzen diogu, bere rola eta eginkizuna ulertuz eta xehetasunak zainduz. Gure komunikazioa gertukoa da, zintzoa eta adeitsua.
Lanpostuetara transferentzia egiteko laguntza
Transferentziari garrantzi haundia ematen diogu, jarraipena egiten lagundu dezakegu, web pribatu eta beste bitarteko batzuen laguntzarekin aurrerapausuak finkatzen lagundu dezakegu tailerren ondoren.