Sarrera honetan instituzio ezberdinen eskutik eskaintzen ditugun ikastaro eta jardunaldi irekiak eguneratuta aurkeztuko ditugu. …
Autokontrola, zorionerako gakoetako bat
Walter Mischel ikertzaileari otu zitzaion, 1960an, malba zuri gozoki bat jartzea haurren aurrean esanez beste bigarren bat emango ziela apurtxo bat jan gabe agoantatzen nazuten. Walter-ek jakin nahi zuen zenbat urterekin bereganatzen zen sari atzeratua izeneko kontzeptua, baina, hortaz gain, adimen emozionalaren esparrua argiztatuko zuen sorpresa handi bat aurkitu
zuen.
1960ko psikologian konduktismoa zen paradigma nagusia; teoria honen arabera,
labur esanda, pertsonen erreakzioa asmatu zitekeen behin aurrean jartzen
zitzaion estimulu konkretua ezagututa.
Walter Mischelek jakin nahi zuen noiz zuten haurrek, zein adinetan, denbora
bat itxaroteko gaitasuna, itzulera eskuratzeko, eta otu zitzaion haur
bakoitzaren aurrean gozoki bat jartzea esanez bigarren bat emango ziela jan
gabe 15 minutu itxaroten bazuten. Gauza bitxia gertatu zen: haurren herena
itxaroteko gauza zen, beste guztiek gozokia jaten zutelarik froga hasi eta
handik tarte batera edo bestera. Esperimentua 600 haurrekin burutu zen,
gutxi gora-behera, eta erakutsi zuen adina klabea dela sari atzeratuaren
aurrean itxaroteko gaitasunaren garapenean.
Aurkikuntza kasualitatez suertatu zen: testa egin zuten haurren kide zen
bere alabarekin hitz egiterakoan, Walter-ek patroi argi eta predeziblea
sumatu zuen. Malba zuriaren esperimentuan itxarote maila baxua izan zuten
haurrek 1988 eta 1990an emaitza kaskarragoak zituzten ikasketetan, eta
hobeak, aldiz, itxaroten jakin zutenek. Geroago, jende berarekin,
korrelazioak ikusi ziren autoestima, erlazionatzeko gaitasuna eta, nola ez,
zorion mailari zegokienean.
Ikerketa lerro honen ikasgaietako baten arabera, 15 minutu itxaroteko
beren borondatearen indarrari soilik dei egiten dioten haurrek ez dute
agoantatzen, eta energia askoz gehiago xahutzen dute. Arreta estimuluan
jartzeak ez du laguntzen froga gainditzen. Baina itxarote beste
estrategiaren bat erabili dutenek – distraitu, estimuluaren pertzepzioarekin
jolas egin, antzeko gauzetaz pentsatu edo estimuluaren irudikapen
mentalarekin entretenitu, esate baterako – arrakastaz burutzen dute froga
eta energia gutxiago gastatzen.
Beste aurkikuntzetako baten arabera, haur oldartsuenek ere gainditu
dezakete froga estimuluari beste era batean aurre egiteko baliabideak ematen
bazaizkie.
Eduardo Punset-ek
http://www.redesparalaciencia.com/445/redes/redes-35-ser-feliz-es-cuestion-de-voluntad-29-minutos-
adimen emozionalean aurerapen handienetako lortu zuen eta askoren bizitzan
eragin zuen Walter Mischel elkarrizketatzen du.
http://www.redesparalaciencia.com/wp-content/uploads/2009/06/entrev035.pdf dokumentuan ere ikus daiteke elkarrizketaren transkripzioa.
Comments (0)