Skip to content

Autokontrola, zorionerako gakoetako bat

1960ko psikologian konduktismoa zen paradigma nagusia; teoria honen arabera, labur esanda, pertsonen erreakzioa asmatu zitekeen behin aurrean jartzen zitzaion estimulu konkretua ezagututa.

Walter Mischelek jakin nahi zuen noiz zuten haurrek, zein adinetan, denbora bat itxaroteko gaitasuna, itzulera eskuratzeko, eta otu zitzaion haur bakoitzaren aurrean gozoki bat jartzea esanez bigarren bat emango ziela jan gabe 15 minutu itxaroten bazuten. Gauza bitxia gertatu zen: haurren herena itxaroteko gauza zen, beste guztiek gozokia jaten zutelarik froga hasi eta handik tarte batera edo bestera. Esperimentua 600 haurrekin burutu zen, gutxi gora-behera, eta erakutsi zuen adina klabea dela sari atzeratuaren aurrean itxaroteko gaitasunaren garapenean.

Aurkikuntza kasualitatez suertatu zen: testa egin zuten haurren kide zen bere alabarekin hitz egiterakoan, Walter-ek patroi argi eta predeziblea sumatu zuen. Malba zuriaren esperimentuan itxarote maila baxua izan zuten haurrek 1988 eta 1990an emaitza kaskarragoak zituzten ikasketetan, eta hobeak, aldiz, itxaroten jakin zutenek. Geroago, jende berarekin, korrelazioak ikusi ziren autoestima, erlazionatzeko gaitasuna eta, nola ez, zorion mailari zegokienean.

 

Ikerketa lerro honen ikasgaietako baten arabera, 15 minutu itxaroteko beren borondatearen indarrari soilik dei egiten dioten haurrek ez dute agoantatzen, eta energia askoz gehiago xahutzen dute. Arreta estimuluan jartzeak ez du laguntzen froga gainditzen. Baina itxarote beste estrategiaren bat erabili dutenek – distraitu, estimuluaren pertzepzioarekin jolas egin, antzeko gauzetaz pentsatu edo estimuluaren irudikapen mentalarekin entretenitu, esate baterako – arrakastaz burutzen dute froga eta energia gutxiago gastatzen
 

Beste aurkikuntzetako baten arabera, haur oldartsuenek ere gainditu dezakete froga estimuluari beste era batean aurre egiteko baliabideak ematen bazaizkie.

Eduardo Punset-ek http://www.redesparalaciencia.com/445/redes/redes-35-ser-feliz-es-cuestion-de-voluntad-29-minutos- adimen emozionalean aurerapen handienetako lortu zuen eta askoren bizitzan eragin zuen Walter Mischel elkarrizketatzen du.

 

http://www.redesparalaciencia.com/wp-content/uploads/2009/06/entrev035.pdf dokumentuan ere ikus daiteke elkarrizketaren transkripzioa.
 

abantianBIT creado por:

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador facilitador

tel: +34 600 51 40 32
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es

 

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies