Sarrera honetan instituzio ezberdinen eskutik eskaintzen ditugun ikastaro eta jardunaldi irekiak eguneratuta aurkeztuko ditugu. …
Jeff Bezosek, Princeton-en, bizitzan hartzen ditugun erabakien norberaren erantzukizunaz
Jeff Bezos, Amazoneko kontseilari delegatua, Princetonen lizentziatu zen 1986an, informatika eta ingenieritza elektrikoan. Urte batzuk beranduago, gonbidatu gisa bueltatu zenean, gogoeta bat eta proposamen bat bota zizkien ikasleei. Gogoeta hau da: bakoitzak bizi duen bizitza berak hartzen joaten den erabakien araberakoa da; eta proposamenak, bestalde, bultzatzen ditu jendearekiko adeitasuna bizitzaren ardatz modura hartzera. Diskurtsoak, amaieran, bizitzan aurrera egiteko zenbait erabaki inportanteren inguruan hartzeko beharraz galdera probokatzaile sorta egiten du. Hamar minutuko bideoak mezu argia uzten digu bakoitzak gauzen aurrean duen erantzukizun propioaz. (Bideo iraupena 9:55)
Honela amaitzen da diskurtsoa: "Bihar hasten da, bene-benetan, zure bizitza, zu protagonista zaituen bizitza hori. Nola erabiliko dituzu zure dohainak ? Ze erabaki hartuko dituzu ? Inertziak gidatuko zaitu edo zure pasioei jarraituko diezu ? Ildo jorratuetatik egingo duzu bidea edo originala izango zara ? Bizitza erraza aukeratuko duzu edota besteen zerbitzuaren, eta abenturaren, hautua egingo duzu ? Kritiken aurrean kokildu egingo zara edo zure iritziei eutsiko diezu ? Huts bat egiten baduzu samin itxura azalduko duzu edo barkamena eskatuko ? Ezezkoei begira bihotza babestuko duzu edo martxan jarriko zara maitemintzen zarenean ? "Segurola" izango zara edo apurtxo bat fanfarroi ? Gauzak okertzen direnean, amore emango duzu edo geldiezin bihurtuko zara ? Zinikoa izango zara edo konstruktiboa ? Besteen kontura gizenduko zara edo adeitsua izango zara ? Predikzio bat egitera ausartuko naiz: 80 urte izango dituzunean, eta hausnarketa une lasai batean zeure buruari bizitzaren bertsio benetakoena kontatzen hasiko zarenean, esanahi handiena hartuko duena izango da bizitza horren zehar hartu zenuen erabaki pertsonalen sorta. Izan ere, gu, izan, geure erabakiak gara. Eraiki ezazu zeuretzat istorio handi bat. Eskerrik asko, eta zorte on !"
This Post Has 0 Comments