skip to Main Content

Jeff Bezos Amazon.com-eko kontseilari delegatuak dakien dena azaltzen du (bideoa ingelesez)

Jeff Bezos amazoneko kontseilari delegatuak aparteko bideoa erakusten digu “dakien guztia”rekin. Gurekin partekatzen duen informazioaz gain, bideoa bera ere har dezakegu mezu modura, ez baita arrunta horrelako enpresa bateko buruzagia baqueroetan azaltzea, hain fresko, bere lorategian. Bideo honetan, beraz, Jeff Bezosek “dakien guztia” kontatzen digu. (Bideo iraupena 8:10)

Ez gaitezela bezeroekin obsesionatu: horra hor ematen dizkigun lau arauetako lehena. Baina, harigarriki, hasten da esanez amazon bere enpresan aukera eman zaien bakoitzean konpetentziarekin edo bezeroekin obsesionatzeko, azken hauekin obsesionatzea erabaki dutela, bezeroekin alegia. Jakina da, noski, amazon aitzindari izan dela bezeroak ondo ezagutu behar direla aldarrikatzen eta, ezagutza hori oinarri hartuta, zerbitzuak eskaintzen.

Azaltzen digun bigarren ideia da sortu egin behar dela, asmatu, baina, erne, ez sortu teknologiatik abiatuta, bezeroen ezagutzatik baizik. Berak dioenez, bezeroek gauza asko kontatuko dizkizte entzuten badiezu, baina ez dizute inoiz dena esango. Sortu egin behar da bezeroengandik. Kalitatezko entzuketa eta bezeroen inguruko informazio baliagarria erabiliz, zerbitzu berriak edo lehendik erabiltzen ditugun zerbitzuen zenbait ezaugarri berri asma ditzakegu.

Epe luzera pentsatu behar dela, horra hirugarren araua. Sorkuntza lanerako bezeroa ardatz gisa hartzeak denbora eskatzen du; honenbestez, zenbait urtetarako planak pentsatu behar dira. Azpimarratzen du, bestalde, ez dela etsi behar ideia bat ez bada lehenengoan gauzatzen ere. Noski, bestaldetik, esaten digu jakin egin behar dela zuzenketak garaiz egiten eta ez ideia oker batekin itsutzen ( ematen du ez duela argitzen nola bereiztu kasu batzuk eta besteak).

Besteak beste, zappos.com enpresa aipatzen du, amazon taldeko partaide bera, erreferente gisa bezeroak negozioaren ardatz hartzeari dagokionean.

Jeff.en azken araua zera da: pentsatzea egun bakoitza 1. eguna dela. Eraberritu, berrilusionatu, iraganeko emozioak berreskuratu…

 

Ion Uzkudun Amunarriz

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies