skip to Main Content

Komunikazioaren bitartez besteak inspiratzeko eta limurtzeko jarraibideak ematen dizkigu Simon Sinek adituak “La clave es el porqué” liburuaren idazleak

Nola komunikatu gaitezke besteengan eragin gehiago edo hobea izateko? Simon Sinek adituak bide bat proposatzen digu komunikazio eta soziologia, biologia eta neurozientziekin lotuz, ondorio harrigarrietara heltzeko. (Bideo azpititulatua ingelesez 18m 5s, transkripzioa eta itzulketa gaztelerara aukeran).

 

Lanbide eta lanpostu askotan besteenganako eragina nahitanahiezkoa da. Lantaldeak eta pertsonak gidatu behar dituzten lider edo eta lantalde buruetan pentsa dezakegu. Bezeroekin harreman handia duten saltzaile edo zerbitzua ematen duten pertsonetan pentsa dezakegu. Azkenik, beste edonorrekin nolabaiteko erlazio profesionala duen edonorengan pentsa dezakegu.

 

Guztiontzat Simon Sinek-ek gida lerro batzuk ematen dizkigu, berak “Urrezko zirkulua” deitzen duen horretan oinarrituta. “Urrezko zirkuluak” 3 eremu edo plano bereizten ditu, bai eduki zein formen aldetik ere:

  • ZER: zer egiten duzu zure lanean, zer egiten du zure erakundeak. Zer egiten duten adierazten duten pertsona eta enpresak dira.
  • NOLA: nola egiten duzu zure lana, nola egiten duzue lan zuen erakundean. Egiten dutena nola egiten duten adierazten duten pertsonak eta enpresak dira.
  • ZERGATIK / ZERTARAKO: egiten dutena zergatik eta zertarako egiten duten adierazten duten pertsonak eta enpresak. Dirua irabaztea, mozkinak izatea, ezin da zergatia izan. Emaitza bezala desiragarria izan daiteke, baina egiten dugunaren sakoneko motibazioak bestelakoak dira beti. Zergatia edo “zertarakoa” esaten dugunean xedeari buruz ari gara, asmo edo helburuei buruz, lortu nahi dugun horri buruz.

 

Langile, lantalde, eta enpresa guztiek dakite zer egiten duten, ekoizten dutena zer den edo eskaintzen duten zerbitzua zein den, baina ez da horren erraza nolakoak, moduak eta bideak ondo ezagutzea, eta are gutxiago zergatiak eta zertarakoak ezagutzea eta adieraztea.

Bideoaren transkripzioa gazteleraz eta ingelesez hemen klik eginda topatu dezakezu, eta bideoa goiko estekan irekitzen ez bazaizu, hemen klik eginda ere topa dezakezu.

Simonek Apple, Martin Luther King eta Wright anaien komunikazio ereduak jasotzen ditu neurobilogiarekin konketatzeko:

  • Zer egiten dugun eremu arrazional eta hizkuntzalariarekin dago lotua, eta gure garun azaleko prozesamentu bat da, gure garunean garatzen azkena izan den atalean.
  • Nola eta Zergatik/Zertarako galderak plano emozionalari dagokite eta gure burmuin “linbiko” edo “narrasti” primitiboan du jatorria, gure garunaren atal zaharrena, oinarrizkoena. Garunaren atal honek ez du hizkuntza ulertzen edo erabiltzen, eta sentimientuak, portaera eta erabaki hartzeak kudeatzen ditu.

 

Simon Sinek-ek egiten duen ekarpen nagusia honakoa da: besteongan eragin haundiagoa dugu, aldaketak eragiten ditugu, pertsonak eta taldeak mobilizatzen ditugu modu errazago batean burmuinaren alderdi linbikoarekin komunikatzen bagara, hau da, aurretik zergatik eta nola adierazten badugu. Zergatiak eta zertarakoak ezagutzen ez baditugu edo komunikatzen ez baditugu, zaila izango zaigu besteengan eragina izatea. Alderantziz egitekotan, lehenik zer egin nahi den adieraziz, oso informazio konplexua transmititu dezakegu, baina ez dugu besteengan eraginik lortzen.

 

Simon Sinek-en hitzaldiko zenbait esaldi esanguratsu laburbiltzen ditugu ondoren:

  • Martin Luther King-ek bere hitzaldi ezaguna “Amets bat daukat…” espresioarekin hasi zuen, eta ez “Plan bat daukat…” espresioarekin. Zuzenean konektatu zuen beste pertsona batzuen ametsekin, eta errazago eragin zuen jendarte zabalago batean. Ziurrenik “Plan bat daukat…” espresioarekin hasi izan balitz, ez zitukeen horrenbeste pertsona mobilizatu izango.
  • Helburua ez da zuk egiten duzuna behar duten pertsonekin negoziak egitea, zuk sinesten duzuna sinesten dutenekin baizik
  • … lan baterako pertsonak kontratatzen badituzu lana egin dezaketelako, orduan diruagatik egingo dute lan. Kontratatzen badituzu zuk sinesten duzuna sinesten dutelako orduan gainera indarra, odola, izerdia eta malkoak jarriko dituzte
  • Boterea dutenak bereizi behar ditugu, jerarkiak jarritako liderrak alde batetik eta gidatzen gaituztenak bestetik. Liderrak ez ditugu behartuta jarraitzen, baizik eta nahi dugulako. Ez dugu beraiengatik egiten, gugatik baizik, eta hori zergatiak eta zertarakoak komunikatu direnean gertatzen da.

 

Konzientzia eragiteko eta aukeran hobekuntza aurkitzeko zenbait galdera:

  • Nola egituratzen duzu zure mezua, zure jarioa norbaitengan eragina izan nahi duzunean?
  • Talde arduradunentzat, taldearekin zaudenean zergatien eta zertarakoen inguruko nahikoa xehetasun eskaintzen duzu zure erabaki eta proposamenetan, eta heltzen zaizkie pertsonei?
  • Funtzio komertzialetan daudenentzat (salmenta, marketina, bezero arreta,…) benetazko eta balizko bezeroei nahikoa informazio eskaintzen diezu enpresaren xede eta bisioaren inguruan?

 

 

abantianBIT creado por:

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador facilitador

tel: +34 600 51 40 32
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es

 

Ion Uzkudun Amunarriz

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies