Skip to content

Pertzepzioa, gaitasun zaila bezain ezezaguna

Enpresetan lantzen diren trebetasun eta gaitasunen artean nekez aurkitu daiteke pertzepzio gaitasuna. Hau ez da azaltzen gaitasunen mapan; are gehiago, formazio planetan ere ez dago, eta hizkera konpartituan eta enpresa kulturan ere ezezaguna da. (Bideo iraupena 1:09)

Norbaitek ilusio optikoren bat erakusten badigu, bitxia eta entretenigarria iruditzen zaigu. Baina ez gara konturatzen gure mundu osoa pertzeptiboa dela, esanahia ematen diogula buruan dugun elementu orori eta esanahi edo interpretazio horiek, "galbahetik" pasatu eta gero, pertzepzioa "desitxuratu" dezaketela.

Bideoan erronka baten aurrean jartzen gaituzte, frogatuta baitago oso jende gutxi dela gai pertzepzio ariketa era egokian burutzeko. Pertzepzio gaitasuna landu daiteke eta malgutasun pertzeptiboa ere bai. Lehenengoak laguntzen digu egitate bat modu egokiago eta azkarragoan pertzibitzeko orduan ( egoera bat, esaldi bat, pertsona bat…) eta bigarrenak, aldiz, laguntzen digu zerbait pertzibitzeko modua aldatzen. Bi trebetasun horien jabe denok gara neurri batean, baina, egitateak hain konplexuak eta aldakorrak izanik, bietatik gehiago eduki beharrean gaude.

Oso zaila suertatzen zaigu "geure egiari" uko egitea eta solaskidearenarekin bat egitea beste egitate konplexuagoa baina bateragarria eta komuna sortuz. Kriston pelikulak asmatzen ditugu eta gatazkak eta gaizki-ulertuak sortzen gure baitan bakarrik esistitzen diren eta solaskideak ez ezagutu eta ez erabili ditzakeen errealitateen inguruan. Horrela egoera konponezinak sortzen ditugu edo, konpontzekotan, ikaragarrizko ahalegina eta higadura eskatzen digute. Horrek guztiak, gainera, ondorengo gure harremanak baldintzatzen ditu eta ingurukoekiko harremanak ere gaiztotu.

Gaitasun pertzeptiboaren garapenaren oinarrian adimen emozionala dago, bere adar guztiekin, eta baita etika bat ere eta hurkoarekiko zenbait balore. Gaitasun pertzeptiboan aurrera egiteko landu daitezke asertibotasuna, entzunketa mailak, bestea hobeto ulertzeko edozein komunikazio teknika, eta, honenbestez, ariketa zenbait ere egin daitezke, formazio eta coaching-a ez ezik…Beti bezala, garrantzitsuena da arlo honetan gero eta kontziente eta arduradunago izatea.

 

– Zure egoera profesionalean, bezeroekin eta lankideekin izaten dituzun elkarrizketetatik zenbat dirapertzepzio bateraezinetan oinarritzen direnak ?

– Zenbat ohitura dituzue zuen erakundean, edo lankideen artean, pertzepzioak konpartitu, modulatu eta bateragarri bihurtze aldera ?

 

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies