skip to Main Content

Talde lana, kohesio dinamikak xedeari begira

Lantaldeen dinamikak dira taldeen ahalegin guztien esentzia, esate baterako, profesional talde edo kirol talde batean. Zelanda Berriako All Blacks rugby selekzioaren Haka ezaguna har dezakegu erreferentzia gisa pentsatzeko nola sortu dinamika bat taldea eraman dezakeena helburu baten inguruan kohesionatzera eta helburu lehiatzeko modu jakin batera. (Bideo iraupena 1:06)

All Blacks gizonen rugby talde miretsienetakoa da historian zehar. Ezagunak dira, kirol mailako garaipenengatik ez ezik, lantzen duten erritual batengatik. Erritual hori partida hasieran antzesten dute, eta taldearen etnia den maori kulturaren dantzan baten du jatorria.

Abestiak zera dio, maori hizkuntzan: "… Hau da nire herria, bixi-bixi…Nire ordua da ! Nire unea ! Horretarako gara Alls Blacks-ak !Nire ordua da ! Nire unea !…"

Haka hau aztertzen denean, edo antzeko beste azturak, esan ohi da xede nagusia arerioaren kontzentrazioa baldintzatzea dela ( erritual propioak gordetzeaz gain ). Baina iruditzen zaigu, horren gainetik eta horren aurretik, bere funtzio nagusia zera dela : taldea kohesionatzea xede baten inguruan ( arerioa gainditu, edo, metaforikoki, zenbait xede estrategiko: fidelizazioa eta bezeroen kaptazioa, diru-sarreren gehitzea, merkatu kuota edo errentagarritasuna, errendimenduaren hobekuntza…) eta xede hori lortzeko modu bat ( joko taktikak, edo, metaforikoki, gestio plana, erabaki konkretuak, lan moldeak, baloreak, jarduera printzipioak, enpresa kultura, lankidetza arauak…)

Metafora honen inguruan esan ditugun gauzak ezin dira, noski, hitzez hitz hartu. Profesional taldeek ez dute besteari irabazteko asmoz kirol partidarik jokatzen; baina, eduki, hainbat gauza dituzte elkarrekin.

 

Zein dinamika formal eta informal gordetzen dituzue edo lantzen zuen taldeetan jendea batu eta kohesionatzeko ?

Zein erritual edo barne hizkuntzatan gorpuzten dira ?

Zein erritual berri jorratu ditzakezue zuen taldearen eta gizabanako bakoitzaren kohesioa eta kontzentrazioa hobetzeko ?

 

Beste bideo bat ikusteko egin klik hemen.

 

Ion Uzkudun Amunarriz

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies