skip to Main Content

Soin hizkuntza 2.0: besteengan eragiteko eta geure burua garatzeko trensna, Amy Cuddyren eskutik

Amy Cuddy psikologia sozialaren alorreko ikertzaile eta Harvard Business School-eko irakaslea da. Bere lan nagusiek honako ardatzak jorratzen dituzte: komunikazio ez linguistikoa, emozioak eta pertsonen arteko eraginak eta botere dinamikak, besteak beste. Bideo honetan benetan harrigarriak eta egingarriak diren zenbait datu eta ondorio adierazten dizkigu ikerlari horrek. (21 minutuko bideoa ingelesez eta gaztelaniaz azpititulatua)

Batzuetan, soin hizkuntzari buruzko xehetasun bereziren bat entzuten dugu, esate baterako, hartzailearengan duen eragina zein den. Beste batzuetan, berriz,  jasotzen dugun komunikazio osoaren ehuneko zenbatekoa ez den linguistikoa irakurtzen dugu, hitzezkoaren aldean. Solaskideak hitzez jasotzen duenaz gain, hitzez jasotzen ez duenaren eragina ere kontuan hartu beharra daukagu. Asko ikertu da horri buruz eta, esate baterako, zabalkundea adierazten duten keinuak egitea gomendatzen dute gure aurrean oso itxia den norbait daukagunean (klik egin hemen bideoa ikusi nahi baduzu. Transkripzioa ingelesez eta gaztelaniaz prestatu dugu klik honetan).

Amy Cuddy-k beste aurrerapauso bat eman du alor honetan; izan ere, gutago edozeinen soin hizkuntzak norberarengan duen eragina ikertu du, hau da, igorleak nola pairatzen duen bere ez-hitzezko komunikazioa. Hauxe ondorioa: gure burua aldatzeko eta garatzeko erabili dezakegu guk geuk sortzen dugun soin hizkuntza. “Your body language shapes who you are” hitzaldian ( “zure soin hizkuntzak eragiten dio zaren horri” itzuli daiteke) adierazten du 2 minututan jarrera fisiko zehatz batzuk hartuz gero, gure gorputzak sortzen dituen zenbait neurotransmisorek jarrera horiekiko koherenteak diren iritziak sortzen dituztela gure solaskideengan.

Adibide zehatzetara etorriz, arrakasta duten aitzindari eta lider-etako burmuinek testosterona maila altuak dituztela ikusi du (dominantziaren hormona, hain zuzen ere), baina baita kortisol maila baxuak ere (estresaren hormona).  Froga horietan oinarrituta, zenbait esperimentu egin ditu bere lan-taldearekin batera: hainbat laguni “botere maila handiko” edo “botere maila txikiko” jarrerak hartzeko eskatu diete. Bi minutu pasa ondoren, lehen taldekoei, hau da, botere maila handiko jarrera hartu dutenei, testosterona %20an igo eta kortisol maila %25ean gutxitu zaie; bigarrenekoei, berriz, botere maila txikiko jarrerak 2 minutuz hartu dituztenei testosterona %10 jaitsi zaie, baita kortisola %15ean igo ere.

Esperimentu sinple honen bidez ikus daiteke nola aurrez pentsatutako jarrera zehatza bi minututan hartuz gero, norberak jasaten dituen aldaketa hormonalek burmuina berregituratzen duten eta askoz ere asertiboagoak, positiboagoak eta seguruagoak  izan gaitezkeen.
Hauek dira Amy-k hitzaldian esaten dituen zenbait ideia gako:

– “Gure soin hizkuntzak, gure gorputz jarrera eta espresioak, zehaztu dezake nola ikusten gaituzten ingurukoek eta nola sentitzen dugun geure burua”

– “Gure gorputzak geure burmuina alda dezake”

– “… eta gure burmuninak gure portaera alda dezake”

– “… eta gure portaerak gure emaitzak alda ditzake”

 

Eta hauxe da galdera gakoa: gure gorputzaren jarrera minutu batzuetan aldatuz gero, gure bizitza modu esanguratsuan aldatuko litzateke? Non eta nola aplikatu daiteke mekanismo hau? Argi eta garbi dago: beste batzuengan eragin nahi dugunean, oso garrantzitsua izan daiteke gai hau, esate baterako:

– Lan-elkarrizketetan (arduraduna eta lankidearen artean, bai batentzat baita bestearentzat ere…)

– Lan-taldearen bileretan, proiektu bileretan,…

– Taldeen aurrean egin beharreko aurkezpen zein hitzaldietan

– Bezeroekin egin beharreko bilera komertzialetan

– Edozein motako hartzailea duten negoziazioetan

– Lan edo maila pertsonaleko beste egoera askotan

– Estilo sozialen ikuspuntutik, energik-eraginkortasun maila bereziki egokitu nahi dugunean

 

Geure buruari zenbait galdera egin diezaiokegu puntu honetara iritsita:

– Zein da zure joera komunikatiboa, bereziki, zure presentzia zein den argi eta garbi utzi nahi duzun egoera horietan?

– Nolakoa da zure soin-hizkuntza, zer motako jarrerak hartzen ditu zure gorputzak eta zer jarrera hartzeko joera dauka?

– Zure lan munduko edo pertsonaleko zer egoeratan hobetu nahiko zenuke zure presentziaren eragina handiagoa izan dadin?

– Bilera bat izan aurretik, hartuko zenituzke pare bat minutu zure gorputz hizkuntza lantzeko eta zure burmuina “programatzeko”?
Gehiago sakondu nahi izanez gero:

– Amy Cuddy-ri buruzko informazioa hemen (klik egin hemen)

– Bideo honetan oso ezagunak diren zenbait pertsonen ez-hitzezko hizkuntza aztertzen du, bideo ingelesez dago, 5m 58s irauten du (klik egin hemen)

 

abantianBIT honen sortzailea:

Ion Uzkudun Amunarriz
600 51 40 32
iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es

 

Ion Uzkudun Amunarriz

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies