skip to Main Content

Aurkezpenak egiten ikasi Steve Jobsekin

Beste aparteko merituz gain Appleko Steve Jobs delegatu kontseilariak aurkezpenak egiten garai hauetako profesional onena izatearen ospea lortu zuen. Bideo batek, soilik ingelez entzungarri, Jobsek bere hitzaldi paregabe zirraragarrietan erabiltzen zituen zenbait funtsezko teknika erakusten dizkigu. Teknika hauek ulertzen baditugu eta gure estilora eta testuingurura egokitzen baditugu, guk ere probetxua atera diezaiekegu geure aurkezpenetan. Komunikazioan aditua den Carmine Gallo-k gidatzen gaitu bideoan zehar. (Bideo iraupena 6.55)

Gakoak:

– "Gaur zerbait berezia konpartitu nahi dut".

– "Gaia finkatu ( Adibidez: Gaur Applek telefonoa birsortu du".

– "Gaia argia eta trinkoa bihurtu".

– "Izenburua sortu bileraren muina finkatzeko".

– " Mezu nagusia erraztu, "outline"a"

– " Ireki eta itxi atal bakoitza pasarte argi baten bidez".

– " Historiaren jarraipena egitea erraza bihurtu entzuleei".

– "Ilusioa agertu" .

– " Entzuleengan zirrara sortu".

– " Esperientzia bat saldu ( ez produktu bat )".

– "Estadistikak eta zenbakiak esanahitsu bihurtu. Zenbakiek ez duten zentzu handirik ez badira testuinguruan jartzen".

– "Analogiek lagun diezaiokete enzuleriari gaiarekin bat egiten.( Adibidez: konparatu zerbait ilargira joan eta etortzearekin )".

– "Ikusgarritasuna eman ( Aurkezle askoren diapositibek zenbakiz eta datuz lepo egon ohi dira. Jobs testu oso gutxi erabiltzen du eta irudi bat edo bi diapositiba bakoitzarentzat. Gaiaren irudi soil bat marrazten du, entzuleak ito gabe)".

– "Aurkezpena show bat balitz bezala planteatu. ( Jobsek bideoklikpak, musika eta beste baliabide batzuk baliatzen ditu".

– "Aurkezpenaren gailurra identifikatu eta eraiki".

– "Proba ezazu, proba ezazu, proiba ezazu. ( Zuk ez duzu, agian, Jobsek zituen mezuen parekorik eta ezta baliabiderik ere, baina erabil ezazu zure denbora frogak egiten )".

– Emanaldia honela itxi " azken gauza bat bukatu aurretik" esanez." Sarri, azken puntu hau irudi bat izan ohi da edo musika edo antzeko zerbait. Entzuleriari oparitxoa egiten zaio aretoa utzi aurretik.

 

Gauza bat bukatu aurretik. Edukiak eta mezuak egituratu eta komunikatzeko ikusi ditugun gako hauekin batera, abantianBIT honetan eskura jartzen dizugu Aurkezpenetarako ez-ahozko komunikaziorako zenbait gakoren bilduma. Hemen ikus dezakezu aztertu dugun beste adibide batean, goian erabilgarrri duzun "kanpo kontaktuan" klik eginez. Aurkezpenetarako ez-ahozko komunikaziorako zenbait gako dira, praktika onetan oinarritutako eredu baten irudien gainean, lehena, eta bestea praktika ez hain onetan.

Ion Uzkudun Amunarriz

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies