Sarrera honetan instituzio ezberdinen eskutik eskaintzen ditugun ikastaro eta jardunaldi irekiak eguneratuta aurkeztuko ditugu. …
Coching-a, marrazki bizidunetako bi silueta medio
Coaching-a bi pertsonen arteko maila altuko elkarrizketa gisa definitu dezakegu: pertsonetako batek (coachee delakoak) xede konkretu eta garrantzitsu bat lortzea nahi du edo zaila zaion arazoren bat konpontzea, eta besteak (coach-ak) gaia bideratu eta abian jartzen lagunduko dio. Bideo labur honetan silueta xume batzuk coaching elkarrizketa baten zehar jarraitu ahal dugun eskema argitzen digute. Elkarrizketa asmatu dezakegu bideoa ikusten dugun bitartean.
1. urratsa: Arazoa edo gogoa, besterik gabe, duen pertsona coach-arengana doa. Coach-ak harrera egiten dio, irribartsu, enpatizatu, bat egin, entzuteko prest agertzen zaio, hitz batean. Gutxieneko konfiantza lortu denean, coach-ak ondorengo urratsak ematea proposatzen du.
2. urratsa: BISIOA. Galdera zenbaiten bidez, coach-ak lagundu egiten dio pertsonari zer gertatzen den eta zer nahi duen adierazten. Pertsonak A-tik B-ra joan nahi du, baina bidean arazoak azaltzen zaizkio. Zailtasun hauek gainditzeko pertsonak sumatzen du bere neurria gainditu beharko duela eta, lehia horretan, coach-ak lagundu diezaiokeela ekimen konkretuak bistaratzen.
3.,4. eta 5. urratsak “Plana”, “Bidaia” eta “Arrakasta” izango dira. Badira zenbait metafora grafiko, adibidez, ikustea coach-ak “tresna kutxa” bat erabiltzen duela ( enpatia, galdera eta entzunketa ) edota ulertzea coach-aren eginkizuna ez dela “berak hartzea arkatza”, baizik eta pertsonari laguntzea “hark eraiki dezan berarentzat eskailera egokiena”.
This Post Has 0 Comments