Ion Uzkudun Amunarriz
Formador facilitador
tel: +34 600 51 40 32
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es
Bideo azkar honetan, Drew Dudleyk lidergoa ulertzeko modu errazago bat, normalago bat aurkezten digu. Beste norbaitengan eragina izan dezakeen edonor izan daiteke liderra, hori baita lidergoa hitz potoloaren funtsezko esanahia. (Bideoa ingelesez, transkripzioa gazteleraz eskuragarri, iraupena 6m 14s)
Bideoaren transkripzioa ingelesez eta gazteleraz: klikatu hemen
Drew Dudleyk galdera haundi batekin hasten du bere hitzaldia: zuetako zenbat sentitzen da eroso zuen burua lider bezala ikusita?
Badirudi galdera honek erantzun gutxi jasotzen dituela orokorrean, eta esplikazioen artean elkar trukatzen dugun lidergoaren definizio konkretu bat dagoela esaten digu Drew-k. Lidergoa gauza haundi bat bezala definitzen badugu, jendeak jarraituko duen pertsona bat bezala, lidergoa oso gutxirentzat erreserbatzen dugu, lortzea oso zaila den kategoria bat, eta agian gainera askorentzat batere desiragarria ez dena.
Bestalde lidergoa modu xumeago batean definitzen badugu, edonork beste edonorengan eragin bat izateko gaitasuna, orduan eskuragarriagoa egiten zaigu. Egunean zenbat aldiz daukagu beste norbaitengan eragin bat izateko aukera?
Agian zure inguruko lankide batzuen gaineko ardura zuzena daukazu, jerarkikoa, edo agian proiektu talde baten ardura duzu. Zer esanik ez dago horrelako kasuetan, nahi eta nahi ez liderra zarela, halabeharrez. Bestela ere, ardura formalik gabe, eragin bat izateko aukera beti dugu hor. Lidergoa horrela ere ikusi dezakegu. Gauza da nola erabili dezakegun aukera edo gaitasun hori.
Bideoa ikusi eta gero zenbait galdera egin diezazkiogu gure buruari, eta erantzuna bilatu:
– Zenbat pertsonengan dugu eragina egunean zehar gure lanean?
– Eragiteko aukera hori nola erabiltzen dugu gaur egun?
– Nola eragin diezaiokegu gure inguruko jendeari beraiekin partekatzen duguna hobeto joan dadin?
– Besteengan eragiteko aukera hori hor badago, zein erantzunkizun maila daukagu errealitate horretan, eta nola erabili dezakegu hobeto?
Ion Uzkudun Amunarriz
Formador facilitador
tel: +34 600 51 40 32
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es
This Post Has 0 Comments