skip to Main Content

Steve Jobs, bere Stanford-eko unibertsitateko diskurtso gogoangarrian

Steve Jobs, teknologiaren jenioa, informatikaren iraultzailea. Apple-en ko-fundatzailea, Macintosh, iPod-a eta iPhone-a bezalako kontzeptuen bultzatzailea. Bere logoa, tentazioaren sagar hozkatua. Pixar-en fundatzailea eta gero Walt Disney-ren banakako akziodun handiena. Diskurtso famatu honetan, bere bizitzari buruzko hiru istorio pertsonal kontatzen dizkigu, adoptatua izan zen haurraren bizipenetik heriotzarekiko bizikidetzaren kontakizuneraino. Hiru istorioen ardatz, ondorengoa: “maite duzuena aurkitu behar duzue”. Ondo pasatuko duzu bideoarekin eta oratoriaren maisulan den testu apartarekin, apaltasunean eta emozioetan sustraitzen den testuarekin.

"Maite duzuena aurkitu". Steve Jobs, Stanford,2005.
"Ni ez nintzen inoiz graduatu. Egia esan, hau da graduazio batetik hurbilen egon naizen unea. Gaur nire bizitzako hiru istorio kontatu nahi dizkizuet. Hiru istorio besterik ez. Lehenengo istorioa " puntuak konektatzea" izango da ( Ama biologikoa,… nire adopzio prozesua,…nire unibertsitatea uztea,…nire kaligrafia klaseak,…Macintoshen hastapena,…).

Bigarren istorioa "maitasuna eta porrota" izango da. 20 urte nituela hasi genuen Apple gurasoen garajean. 30 egin berri, 4.000 langile geneuzkan eta Macintosh ordenagailua aurkeztua genuen. Gero bota egin ninduten. Suntsituta gelditu nintzen. Hilabetetan, ez nekien zer egin. Pixkanaka zerbait ulertuz joan nintzen. Oraindik gustuko nuen egiten nuena. Eta berriz hasi nintzen. Next eta Pixar sortu nituen, eta Applera bueltatu nintzen. Batzuetan bizitzak adreilu batez jotzen zaitu buruan. Aurrera egiten lagundu zidan gauza bakarra izan zen nik maite nuela egiten nuena. Maite duzuen hori aurkitu behar duzue. Eta horrek amodioarekiko bezainbeste balio du lanarekiko ere. Lanak beteko ditu zuen bizitzaren alderdi ugari eta gustura sentitzeko bide bakarra da lan handi bat dela uste duzuena egitea. Eta lan handi bat egiteko bide bakarra da egiten duzuen hori maitatzea. Oraindik ez baduzue aurkitu, segi bilatzen. Bihotz kontuetan bezala, jakingo duzue noiz aurkitu duzuen. Hirugarren istorioa heriotzaren inguruan da. 14 minutuko hitzaldi paregabea.

 

__________________

Javier Martín Aldea

Formador facilitador abantian
Email: jmartinaldea@abantian.es
linkedin: es.linkedin.com/in/javiermartinaldea/
twitter: @jmartinaldea
www.abantian.es

 

 

Javier Martín Aldea

Javier Martín Aldea

Javier Martín Aldea
Formador Facilitador abantian

Tel: +34 695 788 915 | Email: jmartinaldea@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
×Close search
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies