skip to Main Content

“Amatxo, zer da birgina?” Erantzunak eman baino lehen gure entzute gaitasuna erabili eta ondo ulertzeko beharra

Vídeo  |  

Presazko eta korrika ibiltzeko garai hauetan aukera izan bezain laister erantzunak eta irtenbideak azkar emateko joera garatu dugu. Normalean besteari aditzea kostatzen bazaigu, ziurrenik gehiago kostatzen zaigu bestearen galdera edo iruzkina ondo ulertzen ahalegintzea, eta jatorriaz hausnartzea. Honako bideoak famili giroko adibide polit bat erakusten digu. “Amatxo, zer da birgina?” galdetzen du bapatean alabak sukaldeko mahaian dagoela. Lanean edo erlazio profesionaletan ematen zaizkigun antzerako egoerataz hausnartu dezakegu.

 

Presaka gabiltza eta horrek gauzak aurretik suposatzera eramaten gaitu. Egoerak ulertzen ditugula uste dugu baina askotan errealitatearen pertzepzio desitxuratu batekin egiten dugu aurrera. Erlazioak eta gure komunikazioaren kalitatea zaintzeko ezinbestekoa da erantzunak eman aurretik ondo ulertu dugula ziurtatzea.

Egoera komertzialetan saltzaileek askotan erantzunak bezeroa ondo ulertu gabe ematen dituzte. Zerbitzua emateko orduan, eta bezeroarekin erlazionatzeko orduan ere maiz antzera gertatzen da. Guzti hau noski intentzio txarrik gabe gertatu daiteke, are gehiago, erabateko intentzio onenarekin ere gerta dakiguke. Eskaintzak egiteko orduan azkarregi erantzutea eta soluzio bat prezio batean eskaintzea ematen den akats ohikoenetakoa da. Azkar erantzuteak segurtasun faltsu bat sentiarazten digu, aurrerantz joango bagina bezala. Burmuina ideiaz eta erantzunez betea dugu, eta erraz ateratzen zaizkigu bezeroen aurrean. Gure erosotasun eremuan aurkitzen gara eta ondorioz abiadura errazegi hartzen dugu gauza garrantzitsuenaz ahaztuta: zer zegoen zehazki bezeroaren buruan?

Talde kudeaketan ere antzerako egoerak aurkitu ditzazkegu, taldekideekin dauzkagun komunikaziotan adibidez. Batzutan taldekide batek galdera bat egin dezake, eta lanpetuta eta estresatuak gaudenez, erantzuna azkarregia izan daiteke, noski erantzun bat ematekotan. Hau gertatzen denean lankidearen garapenerako baliogarria izan daiteken elkarrizketa sakon bat izateko aukera galtzen dugu, eta gure arteko erlazioa okertzen da.

Galdera azkarregiak ematearen aurkako puntan ondo eta sakon aditzea dago, bestea ondo eta sakon ulertzeko joera. Ondo adituz eta sakonduz hobeto ulertu dezakegu egoera, eta erantzun hobeak emateko aukera ere ematen digu. Gainera, ondo aditzeak eta bestearengan sakontzeak konfiantza garatzen du beti, eta erlazio indartu. Horretarako gure elkarrizketa gaitasunak landu ditzazkegu, eta egoera delikatuenetan bereziki zaindu ere.

Bukatzeko ariketatxo bat ere egin dezakegu:

– zeintzuk lirateke gure solaskideek egin diezazkiguketen galdera edo esaldi ohikoenak?

­- Zeintzuk lirateke gure aldetik kasu bakoitzean erantzuna eman baino lehen gehiago sakontzeko modu egokienak, hitzez eta jarreraz?

 

ingelesezko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin: egin klik hemen.

____

Javier Martín Aldea
Formador facilitador abantian

Email: jmartinaldea@abantian.es
linkedin: es.linkedin.com/in/javiermartinaldea/
twitter: @jmartinaldea
www.abantian.es

Javier Martín Aldea

Javier Martín Aldea
Formador Facilitador abantian

Tel: +34 695 788 915 | Email: jmartinaldea@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies