Skip to content

Entzutearen kalitatea hobetzeko 5 ariketa, Julian Treasure adituaren eskutik

Kalitatez entzuten jakitea izango da, segur aski, gure harremanetan eragin handiena izan dezakeen komunikazio trebetasuna. Julian Treasurek daukan garrantziaren berri ematen digu eta gauden testuinguru sozial eta profesionalak zer gutxi laguntzen digun azpimarratzen du. Julianek bultzatu egiten gaitu gure lanetan, gure familian eta gure etxean, entzute kalitatea hobetuko duen olatua sortzeko konpromisoa hartzera. (Gazteleraz azpititulatua dagoen ingelesezko bideoa, 7m 50s, transkripzioa erabilgarri)

Entzutea harremanen kalitatearen eta enpatiaren muina da eta, beraz, ondo entzunez gero, harreman eta komunikazio eraginkorragoak sortzen dira, baita gatazka maila txikiagoak ere. Gainera, kohesioa eta adostasuna ere bultzatzen ditu.

Egin klik hemen bideoa ikusteko (Gazteleraz azpititulatua dagoen ingelesezko bideoa).

Entzutea funtsezkoa da edozein pertsona edo profesionalentzat, baina bereziki esanguratsua da talde lana koordinatu edo zuzentzen dutenentzat, baita barne zein kanpo bezeroekin harremanetan daudenentzat ere; gainera, norbanakoaren mailan, guraso rolean eta bikote zein familian ere oinarri-oinarrizko gaitasuna da eta, zer esanik ez, lagun artean.

Abantianen zera esatea gustatzen zaigu: “edozein gatazka edo eztabaida konpontzen hasten da bi alderdietako bat bene-benetan entzuten hasten den momentuan”.

Julian Treasure (ikusi TED-en perfila) entzutearen profesionala da. Gaiari buruzko hitzaldiak sarri ematen ditu eta entzutearekin zeri kusia duten liburuak idatzi ditu, baita entzutearekin zeri kusia duen zerbitzuak eskaini ere.

Hitzaldiaren transkripzioa ingelesez zein gaztelaniaz ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen.

Julianek entzutea azaltzen duten jokaera eta fenomeno zenbait azaltzen ditu; izan ere, bi modu daude entzutea ulertzeko: alde batetik, ikuspegi teknikoa dago eta, kasu horretan, entzutea fisikoa den zerbait izango balitz gisa har dezakegu; bestetik, gure harremanen kalitatea baldintzatzen duen fenomeno sozial gisa, hirugarren batzuekin harremanetan jartzean gertatzen den ekintza sozial gisa, hain zuzen ere.

Bere hitzaldiak hiru zati ditu:lehenengoan, entzutearekin zer ikusia duten fenomeno batzuen berri ematen du; bigarrenean, gure entzute gaitasuna galtzen ari garen tesia defendatzen du; eta azken eta hirugarrenean,  gure entzuteko gaitasuna hobetuko duten bost ariketa proposatzen dizkigu.

 

Julian-ek proposatzen digu entzuten ari garenean gertatzen diren hiru fenomeno aztertzea:

– Ereduak ezagutzea: leku zaratatsuetan modu ez-kontzientean entzun ditzakegu zenbait soinu zehatz, esate baterako, gure izena norbaitek ahoskatzen duenean edo umeren bat negarrez hasten denean. Soinu jakin horiek, nahiz eta ohiko zarata maila baino baxuagoak izan, entzuteko gaitasun berezia daukagu.

– Seinale eta mezuei ohitzea: behin eta berriz errepikatzen den soinua aditzen dugunean eta, behin ohitu eta gero, azkenean ez diogu kasurik egiten edo garrantzia kentzen diogu.  Julianek adierazte digu nola, momentu batetik aurrera, behin eta berriz errepikatzen diren soinu jakin horiek ez ditugun bereizten, horretarako ahalegin berezia egiten ez badugu salbu.  Behin eta berriz heltzen zaizkigun zenbait mezuri buruz hausnartu dezakegu, baita beti berdina esaten diguten zenbait pertsonei buruz ere. Ondoren, eurei eskaintzen diegun atentzio maila zein den ikus dezakegu.

– Galbahetik pasatzea: mezua desitxuratzen duten iragazkiak dira hauek eta, beraz, mezua iragazi ondoren, mezua nahiko itxuragabetua heltzen zaigu. Kulturarekin, hizkuntzarekin, baloreekin, sinesmenekin, jarrerekin eta espektatibekin du ezer ikusia, besteak beste. Hau da, gure beldur eta desioen proiekzioak dira eta besteekiko daukagun jarreraren berri ematen digute; izan ere, mezua igortzen duenak zerbait adierazi nahi du, baina guk beste zerbait ulertzen dugu geure galbahetik pasatzen dugulako mezua. Gure iragazkien kontzientzia hartzea erronka garrantzitsua da entzutea hobetzeko.

 

Aurretik deskribatutako faktoreak direla eta, ondo entzutea nahiko zaila dela ondoriozta dezakegu eta, gainera, Julianek gure entzute gaitasuna murrizten ari dela adierazten digu. Horretarako, bost arrazoi ematen dizkigu:

1.- Edozein gauza grabatu eta erregistratu dezakegunez, gutxitu egin da kalitatezko entzute zehatza izateko pizgarria.

2.- Mundua hain da zaratatsua, entzutea oso zaila egiten zaigula, nahiz eta aurikularrak jantzi; izan ere, aurikularren bitartez espazio zabalak zati txikitan banatzea lortzen da.

3.- Gero eta pazientzia gutxiago daukagu: dagoeneko inork ez du nahi edo espero hitzaldi edo oratoriarik, berehalakoak diren inpaktuak nahi ditugu, nahiz eta garapen eta sakontasun gutxikoak diren.

4.- Elkarrizketa desagertzen ari da eta horren ordez, emankizuna,   broadcastinga,  “facebook edo twitter” dira nagusi, baina ez du inongo elkarrizketarik inorekin.

5.- Sentsibilitatea galdu dugu, hedabideek gure atentzioa lortzeko oihu eta ulu egin behar dute.

 

Horregatik guztiagatik, zehaztasunak, sakontasunak edo ohikoak ez diren bestelako xehetasunak ulertu eta entzuteko gaitasuna galtzen ari gara. Ez ditugu entzuten keinuak, tonuak, begirada. Ez ditugu entzuten isiltasunak, esaten ez direnak edo besteengan agertzen ez diren ohikotasunak.

 

Julianek bost ariketa proposatzen dizkigu gure entzute kalitatea hobetzeko:

1.- Reseteatzea: hiru minutu isiltasunean pasatzearekin soilik, gure entzute sistema orekatzea lortzen dugu.

2.- Ekualizatzailea: edozein testuingurutan soinuak identifikatzean datza. Soinua nondik datorkigun definitzea eta hain garbiak ez diren bestelako soinu batzuk antzematean datza. Ariketa hau egiteko beste modu bat izan daiteke edozein estilotako musika entzun eta tresna edo ahots zehatz bat ezberdintzen ahalegintzea.

3.- Dastatzea: ohiko, monotono edo nekagarriak diren soinuen edertasuna bilatzean data.  Erritmo zein musika ereduak aurki ditzakegu ia edozein testuinguru soinudunean.

4.-  Entzuteko jarrera: ariketarik ahaltsuena da, segur aski. Beti daukagu “entzuteko jarrera” jakin bat eta gutxitan izaten gara kontziente horretaz. Nondik eta nola entzuten dugun jakitea lehen urratsa ematea da, gure entzutea hobetzeko lehen urrats aktiboa, hain zuzen ere. Baina urrutiago ere joan gaitezke eta gure jarrera hori hobetzeko estrategiak bilatu, esate baterako, iragazkiekin jolastuz; edota, bestea entzun dezakegu kritikatik edo baikortasunetik, minetik edo errukitik, zehaztasun eta zorroztasunetik edo onarpenetik. Zenbat eta entzuteko jarrera gehiagoren berri izan, orduan eta hobeto ezagutu duzu teknika hau.

5.- RASA: entzute aktiboari erreferentzia egiten dion akronimoa da ( Recibe-Aprecia-Sumariza-Ask (galdetu). Ondo entzuteko eta bestea entzuna sentitzeko beharrezkoak diren seinale eta laguntzaileak dira.

 

Azkenik, hausnarketarako zenbait galdera:

–  Nirekin harremanetan daudenak zer esango lukete nire entzute gaitasunari buruz?

– Zer puntutaraino naiz kontziente nire entzute mailaz?

– Gai ote naiz elkarrizketetan presente egoteko eta aldi berean nire entzutea behatu eta zuzentzeko?

 

 

abantianBIT  honen sortzailea:

Ion Uzkudun Amunarriz
email: iuzkudun@abantian.es
twitter: @ionuzkudun
linkedin: http://www.linkedin.com/in/ionuzkudunabantian/es
www.abantian.es

 

Ion Uzkudun Amunarriz
Formador Facilitador abantian
Tel: +34 600 51 40 32 | Email: iuzkudun@abantian.es

This Post Has 0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back To Top
Search

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies